Nola antolatzen/kudeatzen da Guifi.net?

Guifi.net - Wiki Euskara(e)tik

Auzolanean oinarritutako proiektua da eta bertan partikularrak, elkarteak, enpresak, administrazioak eta unibertsitateak biltzen dira. Irekia da, eta beraz edozeinek har dezake parte berdintasunean sarearen oinarriak onartu ezkero.

2008ko ekainaren 11an sortu zen "Fundacion privada para la red abierta, libre y neutral guifi.net", horren helburua sarearen zerbitzura dagoen beste instrumentu bat izatea besterik ez da, hasierako ideia inola ere aldatu gabe. Fundazioarekin kontaktuan jartzeko fundacio(arroba)guifi.net helbidera idatzi daiteke, baina galdera edo kontsulta gehienen erantzunak foro, posta zerrenda edota chat publikoetan aurkitu ahal izango dituzu.

Guifi.net fundazioa CMT-k kudeatzen duen operadoreen erregistroan erregistratua dago telekomunikazio operadore moduan. Horretaz gain Guifi.net Garapenean Laguntzeko Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da, horrela Afrika, Asia eta Amerikan hainbat proiektutan parte hartu du. Guifi.net Nazio mailako Telekomunikazio saria irabazi zuen XXXean eta Europako Living Labs sareko taldekideetako bat da.

Tresna pertsonalak